XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Kontu kontari MOZKORRAN ERRENTAK

- Eztuat esango zeintzuk, baiña zer izen zan, bai...

Orreta edo oneta etorri zan neugana a, lagun berba asixe...

- Zer izen zuan ba, Joxe?.

- Itzela, itzeletaikue...!.

- Bota, ba.

- Munduen sartzeko bestekue ba`dok...

Egun goiz alde baten asi de nire lagune, kontu-kontari, Erramon, mariñela, itxosoko ur bizi bidetan, da liorreko ardau eraten edo eretan dabillena, urten dau ba, bere bapor bille, arraiñ bille-edo...!

Portoko egaleta eldu eran, patroiek diñotse Erramon`i ta bapor aldrako lagunei: - Mutillak, ikustozue bandera trapu gorrixe... Eziñ ba urten... Alan ba, ordu batzuk beintzet oge ganien egoteko modue.

- Geruauen amantsete m`ok olatue, bier ba`da deixe egingo`tsuet.

- Bixen bitxartien, trankill, lagun zarra...!

Onek berbok entsun eran, batzuk onera ostera be, goizeko zortzirok ba eskas... Beste batzuk nun orra, eta Erramon gurie ta iru edo lau geixa, jakiñe, trabena... barruko kokue illtzeko asmuz edo desioz.

Or doiez euron ardau abixa, goiz-goizetik petralan bille.

Patro deirik ez ba.

Olatuok itxosuen gerua ta gora, eta Erramon`en olatuok pe liorrez, ez, ez bera....

Egun gustixe eranien, eten barik zurrutien.

Kopau eskas bat, ganora barik eiñ, da, bilin-balantz, or doie etxera gabeko amaikak ondo, jota, mozkor galantaz.

Ez, ezan lelengue.

Erramon`ek etxe barruko moxkor-era gustiok ondo ondo artute eukezan.

Bere andrian alkoba, alkar-ogera juen bierrien, mozkor gau orretako eukezan bere autuok artute.

Prakak erantzi sartu eran, exegi ate osteko txingetien, bortzegixok kendu ta ixil-ixillik, andriana barik, eskatz osteko iketz-egur saku utsen ganian etzun, karkaba bentana parien burue dala, lo, txarrixek lez, goiz aldi ordueta arte, itxosoko deixan saiñ...

Bai, bai etorri be, au dei zorrotz au.

Sirena, garrasi edo abar.

Erramon jaiki de laster.

Ate osteko prakak artu illunetan, bortzegixok be jantzi azkar, da or doie ixill-ixillik eskillara armailletan bera...

Bere ustez, andrie, lo zurrustada baten.

Erramon gisajue itxosuen dala amesetan... Baporak urten dau.

Egune zabaltzen asi da... Argitzen sare arteko bitxartiok...

Orrek lelengo argixok agertu eran, Erramon`en lagunek, begixok biribilldute diñotse: - Iiii, Erramon, zer praka modu dakak gaur...?

Orduen konturetu jaku gure Erramon: Karabiñero prakak daukezela...!

JUAN JOXE ARRIZABALAGA MARKIÑA.